XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beso-indarrez, buru-arroak
ta handiak suntsi ditu,
eta apalak eta txikiak
ezerezetik goratu.

Gose zeudenak egiten ditu
ondasun askoren jabe:
asko zutenak, berriz, bialtzen
esku-hutsik, ezer gabe.

Israel bere morroi hartu du
ta laguntza eman dio,
Aspaldi egin erruki zina
Hark gogoan duelako
.

Horrela hitza eman bait-zien
Aurreko gurasoeri;
hala esana Abraan eta
honen ondorengoeri.

Aintza aitari eta mundura
etorri den Semeari;
Aintza berdina bihotz barnetan
Ari dan Gogo Deunari.

(Doinua: Fitxa Jaunaren Deia. Lazkao P.1).